Elgoibar

BERTAN BEHERA/ Atzeratuta – Aplazado

Azken orduko arazoak direla eta (Aitziber Garmendiak positibo eman du), gaurko “Sexrberdinak” ikuskizuna bertan behera gelditu da.

Aurrerago esango dizuegu noiz eskainiko dugun berriro.

Erositako sarrerekin bi aukera izango dituzue: erosita dituzuen sarrerak berriro ere programatuko den “Sexberdinak” ikuskizunerako erabiltzea, edo bestela, dirua itzultzea.

Dirua itzultzea nahi izanez gero, jo ezazue Herriko Antzokiko leihatilara edo bidali mezu bat honako helbide honetara: leihatila@elgoibar.eus. Horretarako, hilabeteko epea izango duzue.

Barkatu eragozpenak eta laster arte.

Sipnosia

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

KREDITUAK / CRÉDITOS

Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martínez – Dock Studio
Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
Administrazioa: Maite Gorrotxategi
Ekoizleak: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
Banaketa: Portal 71
Ekoizpena: Tanttaka Teatroa

Erosi zure sarrerak hemen
Compra tus entradas aquí
Data / Fecha

Ostirala / Viernes 21/10

Ordutegia / Horario

19h

Iraupena / Duración

70′

Lekua / Lugar

Herriko Antzokian

Prezioa / Precio

Sarrera : 10€ 3€ Gazte Txartela

Online salmenta itxita