Elgoibar

Amorante

Amorante Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da Amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren espiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oihartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.

Erosi zure sarrerak hemen
Compra tus entradas aquí
Data / Fecha

Ostirala / Viernes 13

Ordutegia / Horario

Ostirala / Viernes 19:00

Iraupena / Duración

70′

Lekua / Lugar

Herriko Antzokian

Prezioa / Precio

Sarrerak: arrunta 10 €. Gazte-txartelarekin: 3 €.
65 urtetik gorakoak 3€

OHARRA/AVISO

Email mota batzuk direla eta baliteke sarrerak ongi ez bidaltzea. Hala bada, gerturatu takilara eta bertan inprimatuko zaizkizu.

Con algunos tipos de cuentas de email, es posible que las entradas no se envíen correctamente. Si es el caso, pida las entradas en taquilla para que le sean impresas.