Elgoibar

AMAraun

Sinopsia

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

“(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena… Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarrizeta bertsolaria dantzara.

FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA

  • Sorkuntza eta Gidoia: Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzitegia: Ramón García, Maridomingi
  • Argi diseinua: Junki Mayo
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
  • Lekuak: Antzokiak
  • Espazioa: Oholtza. Espazio minimoa: 8x5m
Erosi zure sarrerak hemen
Compra tus entradas aquí
Data / Fecha

Ostirala / Viernes 24

Ordutegia / Horario

19h

Iraupena / Duración

60′

Lekua / Lugar

Herriko Antzokian

Prezioa / Precio

Sarrera : 10€ 3€ Gazte Txartela

OHARRA/AVISO

Email mota batzuk direla eta baliteke sarrerak ongi ez bidaltzea. Hala bada, gerturatu takilara eta bertan inprimatuko zaizkizu.

Con algunos tipos de cuentas de email, es posible que las entradas no se envíen correctamente. Si es el caso, pida las entradas en taquilla para que le sean impresas.

Online salmenta itxita