Elgoibar

AMAK

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira AMAK. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea eta, gainera, lauak amak dira. 

Beraien trikitixa eta panderoak astinduz Euskal Herriko plaza gehientsuenak zapaldu dituzten eskarmentu handiko lau musikari eta sortzaile. 90.hamarkadako trikitixaren loraldian, ordura arte oso gizonezkoena zen trikiti mundua konkistatu zuten beraien proiektuekin. Askorentzat erreferente bihurtu dira. 

Beti musika munduari lotuak egon diren arren, urte batzuetan eszenatokietatik kanpo egon ondoren, kasualitateak elkartu zituen 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian. Printzipioz zita horretarako batu ziren arren, gustura sentitu ziren eta elkartzen jarraitzea erabaki zuten. Ondorengo bi urteetan 20 kontzertu inguru eman zituzten Euskal Herri osoan zehar. Gehienbat bertsioak eginez, bai beraien kantuenak eta baita beste batzuenak ere. Ikuskizun gordina eta indartsua: Lau pandero, lau triki eta lau ahots soilik oholtzan.

Orain beraien lehen diskoarekin datoz, taldearen izen berekoa, AMAK. Beraiek sortutako 8 abesti biltzen ditu. Hitz eta doinu indartsuak ahots goxoez lagunduak.

KREDITUAK / CRÉDITOS

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira AMAK

Erosi zure sarrerak hemen
Compra tus entradas aquí
Data / Fecha

Ostirala / Viernes 10

Ordutegia / Horario

20:30h

Iraupena / Duración

70′

Lekua / Lugar

Herriko Antzokian

Prezioa / Precio

10 euro
3 euro (Gazte-txartela dutenak)

Online salmenta itxita