Elgoibar

KOLAPSOA (Jon Ander Urresti)

Sinopsia

Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna.
Despistatuz gero, bi buruko koilara bat salduko dizute, horrela azkarrago bazkalduko duzula esatearekin batera. Edo ohe birakari bat, zure estresa gauero zentrifugatuko duena. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Hauen kanpaina baten ondotik, Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen jendea.

Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.

Turbo kapitalismoak sinetsarazi digu urtero eros dezakegula mugikor berria, udaberri eta udazkenero arropa berria eta astebururo, eskapadatxoak egin. Munduak berdin jarraituko duela, ez dela beldurrik izan behar, ez dagoela mugarik, eta, mugak daudenean, ez direla gure ardura.“Bizi ezazu momentua” leloaren bertsiorik kutreena erosi diegu, eta, pixkanaka, ahaztu egin dugu zoriontsu bizitzeko ez dugula horrenbeste su artifizial behar. Zenbat behar dugu? Edo, agian, zer behar dugun galdetu behar diogu gure buruari?

KREDITUAK / CRÉDITOS

Egilea: Kolapsoa-Jon Ander Urresti
Testuak: Nerea Ibarzabal
Talde sorkuntza: Nerea Ibarzabal
Zuzendaria eta dramaturgoa: Matxalende Pedro, Jon Ander Urresti
Ekoizpen urtea: 2026
Iraupena: 70 minutu
Antzezleak: Txubio Fernandez de Jauregui,Maite Muguerza, Jon Ander Urresti.
Soinua eta musika: Asier Rentería
Jantziak: Paloma Merino

Erosi zure sarrerak hemen
Compra tus entradas aquí
Data / Fecha

Ostirala / Viernes 17/04

Ordutegia / Horario

Ostirala / Viernes 19:00

Iraupena / Duración

70′

Lekua / Lugar

Herriko Antzokian

Prezioa / Precio

Arrunta 10€.

Gazte-txartelarekin: 3 €.
65 urtetik gorakoak: 3€

OHARRA/AVISO

Email mota batzuk direla eta baliteke sarrerak ongi ez bidaltzea. Hala bada, gerturatu takilara eta bertan inprimatuko zaizkizu.

Con algunos tipos de cuentas de email, es posible que las entradas no se envíen correctamente. Si es el caso, pida las entradas en taquilla para que le sean impresas.