Elgoibar

Anari

Anari Alberdi (Azkoitia, 1970) euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletarikoa izatera iritsi da, 1996an “Anari” lehen diskoa argitaratu zuenetik. Geroztik, “Habiak”, “Zebra”, “Irla Izan”, “Zure aurrekari penalak” eta “Epilogo bat” grabatu ditu. “Giza Zarata” Anariren zazpigarren lan luzea da, Cadizko Puerto Santa Mariako PACO LOCO estudioan grabatu dute 2024ko urtearen hasiera aldera, eta Joaquin Pascualekin batera moldatua eta ekoiztua izan da. Hasieratik kritika espezializatuak haren musika-ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere, gaur egun, hitzen balio poetikoa eta literarioaren ikuspegitik, euskal literaturako leku nabarmen batean kokatzen dute batzuek. Duela gutxi lehen bi liburuak argitaratu ditu: Gari eta goroldiozko, 2022, SUSA (nobela) Demoliciones controladas 2023, PEPITAS, abestien letren itzulpenak.

KREDITUAK / CRÉDITOS

Anari Alberdi, ahotsa eta gitarra
Xabier Olazabal, baxua
Ander Mujika, gitarra elektrikoa eta ahotsa
Mariano Hurtado, teklatuak
Xabi Etcheberry, gitarra, teklatuak eta ahotsa
Mikel Txopeitia, bateria

Erosi zure sarrerak hemen
Compra tus entradas aquí
Data / Fecha

Asteartea / Martes 3

Ordutegia / Horario

Asteartea / Martes 19:00

Iraupena / Duración

90′

Lekua / Lugar

Herriko Antzokian

Prezioa / Precio

Sarrerak: arrunta 10 €. Gazte-txartelarekin: 3 €.
65 urtetik gorakoak 3€

OHARRA/AVISO

Email mota batzuk direla eta baliteke sarrerak ongi ez bidaltzea. Hala bada, gerturatu takilara eta bertan inprimatuko zaizkizu.

Con algunos tipos de cuentas de email, es posible que las entradas no se envíen correctamente. Si es el caso, pida las entradas en taquilla para que le sean impresas.