Elgoibar

Euskelelea

Sinopsia

Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.

Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.

KREDITUAK / CRÉDITOS

Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Enrike Solinís.
Ipuina: Juan Kruz Igerabide.
Ilustrazioak: Irrimarra.
Argien diseinua: Jabier Ulla.

URRAITZ ETA LASK ABESBATZA
Dantza: Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea.

EUSKAL BARROKENSEMBLE
Ahotsak: Maika Etxekopar, Lore Zeberio, Leire Berasaluze.
Viola da Gamba: Lixsania Fernandez.
Biolin barrokoa eta arrabita: Miren Zeberio.
Txirulak eta ahotsa: Mixel Etxekopar.
Perkusioa: Dani Garay.
Euskelelea: Enrike Solinís.

Erosi zure sarrerak hemen
Compra tus entradas aquí
Data / Fecha

Igandea / Domingo 1

Ordutegia / Horario

Igandea / Domingo 16:30

Iraupena / Duración

75′

Lekua / Lugar

Herriko Antzokian

Prezioa / Precio

Helduak 5€
Haurrak 3€
Gazte Txartela 3€

OHARRA/AVISO

Email mota batzuk direla eta baliteke sarrerak ongi ez bidaltzea. Hala bada, gerturatu takilara eta bertan inprimatuko zaizkizu.

Con algunos tipos de cuentas de email, es posible que las entradas no se envíen correctamente. Si es el caso, pida las entradas en taquilla para que le sean impresas.

Segurtasun arrazoiak direla-eta, debekatuta dago antzokira haurren aulkitxoekin sartzea.
Por motivos de seguridad no está permitido acceder al recinto con carritos infantiles.

Online salmenta itxita